XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela jolasten zen: lehenengoak, pelota alde batera utziz, tortolis guztiak esku biekin hartu eta bota egiten zituen.

Ondoren pelota gora bota eta hau goian zegoen bitartean eta esku horrekin primeran dagoen tortolis bat hartu behar izaten zen.

Horrela primeran zeuden guztiak hartu arte.

Ondoren gauza bera egiten zen bigarren posisioarekin.

Tortolisa hartu edo behar bezala jarri aurretik pelota erortzen bazen huts egiten zen eta hurrengoak jarraituko zuen.

Guzti hau egin ondoren beste zailtasun batzuk sartzen ziren.

Tortolisak gordetzeko telazko poltsatxo batzuk erabiltzen ziren, goitik soka batez estutzen zirenak.

Pin-pinke

Ezagutzen duzue Don makarron txispero... jolasa?

Orain urte batzuk pin-pinke deitzen zitzaion jolas horri.

Lagun talde bat korroan jarri eta eskuak elkartzen ziren, ondoren abesti hau kantatuz eskuak mugitzen ziren bata bestearekin joaz:


Pin pin zerra pin
korta-korta zela min
behin joan nintzen basora
harrapau nauen erbi bat
jo nauen ezkerreko begi gorri-gorrixen
atzera begira dauenantzako
ezta izango ezta izango
sekorro!

Galtzen zuenarentzat zigorra zegoen kosk ala pit.

Esteban Gorroñok beste denborapasa bat ere kontatu zigun: arbi-bolaka.

Joku hau neguan jolasten zen, arbia hartu eta eskuarekin jaurtitzean zetzan.

Gaur egungo umeak beste joku batzuekin dibertituko dira, baina garai hartakoak ere ez zuten aspertzeko astirik.

Jostailu gutxi zituzten baina imaginaziorik ez zitzaien falta.

Orainarte azaldutako joku hauek gutxi batzuk besterik ez dira, Dunixek eta Estebanek hauek baino askoz gehiago aipatu zizkiguten: harri-harrika, txorro-morroka, tronpia, harrapaketan, karakol lasterketa, kaniketan, soka saltoka, kromoka, boletan, painuelitoka, pelotan, futbolean, laukora, txirringola lasterketa...

Erreportai honetan helburua irakurleak entretenitzeaz gain berriz ere joku hauek berreskuratzea litzateke.

Ea diaboloarekin moduan, herriko plaza neska-mutilez bete eta txirikila txapelketa antolatzen den.

Amagoia Lasagabaster

Andoni Arana